joi, septembrie 11, 2008

Geure lehenengoko martirre!

Abisa gendun ondala aste batzuk, herrixan “diferentik” ginanon kontra erasuk etxen ebizela, eta atzanin pasa bizana pasara. JelSkin paramilitarrak Plazamusikako azentzorin entrenaten ebizen, tiruk botaten, eta halako baten geure lagun eta militate batek azentzoretik urteban eta hantxe geatu zan, seko! Txosneta ixun, ero igual Braianea. Galdu ezan eingo bentzat.


Enterru ontzungun ixan zan. Guk nahi gendun jun e, baine beran omenezko txikiteu luzatu eizan eta… eta ez ga akordaten atsaldeko zazpiretan nun geuazen!

Bueno, Mozkor Batuok lutun gaz geure militante baten herixotziatxik (kuotaik ezban ordaintzen, baine bueno, bixotz oneko gixona zan bentzat). Txikitero Bakartia hil zanetik ez gendun horrenbeste tristura sentiuten. Hamen Hitzan publikatako notizixi:

Hitza – 2008ko abuztuak 18
UN HOMBRE MUERTO POR UNA PERDIGOIKADA


Julen Malasetxebarriagoikoa-Arrietabe
koa (kazetari bekarioa) | Ondarroa

Atzo iluntzean gizon bat hilik agertu zen Ondarroako Plaza Musikara doan igogailuan (azentzorean). Itxura denez, Udal Gestoraren talde paramilitarrek (JelSkin delakoek) gune hori erabiltzen dute suzko armen entrenamendu gune bezala. Lekukoen esanetan, herritarrak jada ez dira pasatzen bertatik, arriskuaren jakitun. Azentzoreko
ahots elektronikoa ere modifikatu omen dute, eta orain lehen pisura igotzean “Gernikako Arbola” abesten ei du, eta bigarrenera doaneana “Aintza ta Aintza Euzkadi”.

Ondarroako Udaltzaingoko Argiketa arloko buru “El Terryble” agentearen esa
netan, J.N.A deitzen zen biktima edanda zioan Plaza Musikarako igogailua hartu zuenean, «eta itxura denez JelSkinen tiro galdu batek harrapatu zuen.» Udaltzaingoko Ikerketa Zerbitzuak udaleko agintaritza utzi zuenetik ihes eginda dagoen Aitor Maruri JelSkinen buruaren atzetik dabil, erasoaren egileetako bat izan daitekelakoan.

Gizon on baten ibilbidea

Ezagutzen zutenen arabera, J.N.A. gizon ona zen, «umetatik ardorako zaletasun handia zeukan, eta bere abenturak oso ezagunak dira herrian». Ondarrutarrek gogoan dauzkate oraindik ekainaren 20an kantxopeko San Juan suei nahi gabe su eman zionekoa edo lan egiten zuen itsasontziko tximinian lotan agertu zenekoa.


Azken urteetan
Mozkor Batuak alderdiko militantea zen, «gixon ona zan. Txikituk paati eta boti ipintxi gitxi gusta, baine bentzat bixotz oneku zan». Alderdikideek salatzen dutenez gertakari hau herrian “feismoaren” kontra azken aldian gehitu diren erasoen ondorio da. «Danok dakiau JelSkinak zetako entrenaten dizen eskopetakin azentzorin, gero herriko feuk amenazateko. Gero geuri botatesku destrozun, pintadan eta beste gauza guztin kulpi, inkata ibiltxen gazela, dana zikintzen… baine guk baakiau eurak ixaten dizena.»



Baine trankil, eskerrak udaletxin Mister Proper partikularrak dakauzen bihargin morun. Herrixe inpoluto lagaten, arrasan con todo lo que pillan, pintadak, kartelak, …



Ze pentsaten zenuen, Bolobolokuk zile bakarrik kapazak anuntzixo ironiko-falsifikauk etxeko, herriko temak hartu eta publizidade komertziala imitata ala? Ja!

Bueno ba hoixe, hau herixotzi probokazinoi bat dala pentsaten dou, eta jakin MBkuk preparaten gazela erantzun gogor bat emoteko. Gainea, jai braian be definitibamente botatea ei duz! Ene, eztakixue zer etorriko gatsuen gainea! Se va a armar la de Dios! Va a haber una ondonada de ostias! Se va a liar parda! … Bueno nehikure…

Laste komunikau gexa!
----

A, ta ahaztu aurretik, eta aurreko tono militaristi momento bateako albo batea lagata (momento bateako bakarrik, e!) zoixonak Paratxutistai, aurten be jaxetan eurak txapeldun. Eztai neuk horretxek eztaben pozima majikon bat eraten danin famauenak ixateko! Mucho Katxi entre las manos les veo yo!

http://es.youtube.com/watch?v=UOCyYfRkV4Q

Goian bego J.N.A

Etichete: , , , ,

3 Comments:

Blogger mozkorbatuak said...

ta aurten be Paratxutistak eztabe irabazi plaibaketan, natxe letra kurrauena eurak euki. Ondarrun feismu eztala modan demostraten daben beste kaso bat!!

a, ta fotolog maravilloso bat: www.fotolog.com/misshil2

6:35 a.m.  
Blogger mozkorbatuak said...

joder, bloga ruso dakauenetik zelako gatxera komentaxu publikati,...

Ruso ikastaro bat:

Просмотр - Aurreikusi

Опубликовать - Publikatu

Анонимный - Anonimu

6:37 a.m.  
Blogger mozkorbatuak said...

Bueno, on rumano dakau ipinitxe bloga. hobeto ulertzen da baine eztau galtzen toke exotiku, ezta?

8:32 a.m.  

Trimiteți un comentariu

<< Home