joi, septembrie 18, 2008

Gorozikako Selbako Deklarazinoi.

Ondarruko Herrixai, eta Ondarrure poteure etorten zazen kanpotar guztioi.

Esan gendun morun Jai Braian botati gerra deklarazinoi morun hartzen dou. Hamendik aurrea gure jarduera politiko guztik albo batea lagaten douz geure beso armatuai inddarra emoteko. Horretxeatxik etorri ga Goroikako Selba, milizianuk entrenatea. Badakiau elitismo militaristetan ezin geinkela jausi, eta horretxeatxik herrixe, masa popularrak, nahi douz mobiliza, borroka guerrillero etiliko baten bitxartez errebolta permanente bat bultzatu eta herrixe kaosea eruteko, goberno ilegitimu jausten danearte.

Dei etxetsau herritxar guztiai (eta kanpotik etorri nahi daben milizianuai be bai) honetxek agindduk jarraitzeko:

1 – Udaletxin txixe etxen jarraitzeko, baine on kantxope errebueltako udaltzaingun bulego barrixin be bai (txixe gexa etxeko gexa eran bir bada ba gexa eraten da eta punto)

2 – Umik dakarren gurasuai umiok entrenateko Felixen etxeko balkoire bonbafetidak botateko (pintadak baino gexa jodiuten dabe). Eztakiauenez Ondarrun ondiokan bonbafetidaik saltzen daben, arrain ustelak ero afatxako sobrak be balixo dabe.

3 – Beran bixitxik eztaukela sentidoik pentsaten daben guztik gerrire bonbak lotu eta inmolati dakarrela euran buru Bilboko Diputazinoin aurrin (ez euki bilurrik, Ala handixera eta ardauaz betetako paraiso batea erungo zatxue)

4 – Ein pintadak ahal dizen leko danetan.

Gorozikako Selbatik, Mozkor Batun Milizixa Insurjentik. MBMI-MB (m)

--------

Gorozikako Selbako Deklarazinoire atxiki dizen taldik:

- Jai Braianeko Guraso Batzordi (JBGB)
- Ondarruko Friki Progresistak
- “Etxetik Kanpora Behar Ditugu!”, Euran Gixonakin Aspertute Dazen Etxekoandrin Ondarruko Kolektibu
- “Etxetik Bota Nahi Dugu!”, Euran 40 Urteko Semi Etxetik Ezin Botata Dabizen Gurasun Elkarti. (“On Daneleana Be Ezingouz Bixaldu” manifestun sinatzalik be bariz.)
- “Musika Baik Eztou Lorik Hartzen” Jai Braian Inguruko Etxitako Bixilagunan Asoziazinoi
- Mozkor Batuak Gazteak
- Ondarruko Homelessan Fundazinoi Karitatibu
- Jai Braian Onduko Paretetako Muralista eta Kartelistan Asoziazinoi
- Jai Braianeko Tronpetisti Pintxabanan Aldeko Koordinadori
- Jai Braianeko Emakume Popabisteri (Ez Hain Ondo) Pintxabanan Aldeko Koordinadori
- Jai Braianeko Ondare Kulturala Babestin Aldeko Plataformi
- Jai Braianea Ailaten Dizen Postalan Artxibategiko Buru
- Ondarruko Talde Autonomu (OTA)
- Ondarruko Rockero Frustraun Elkargu
- “Ni Zuen Sasoiaz Barrikadetan Neuan” Ondarruko Iraultzaile Beteranun Klube
- Braianeko Kumunetan Kaka Beti Kanpoa Etxen Daben Baezpaku
- Udaltzaingun Furgoni
- Braianeko Espezixe Berezixak Babestin Aldeko Ekologista Fundamentalistak
- San Miguel S.A.
- Maho S.A.
- Codorniu S.A.
- Braian Askatzeko Frente Popularra (BAFP)
- Braianen Askapeneako Herrixan Frenti (BAHF)
- Braianen Askatasuneako Frente Herritxarra (BAFH)
- Braianen Askatasuneako Frente Herritxar-Militarra (BAFHM)
- Baixako Zorutako Jai Batzordi
- Txikitero Bakartia Fundazioa
- MBko Mahai Nazionaleko Kide Ohiak
- Braianen Alkoholik Eraten Eztabenan Grupuskulu
- Txikitero Iraultzailin Mugimendu
- Txikitero Kontserbadorin Asoziazinoi
- Ondarruko Txikitero Liberalak
- Ondarruko Txikitero Karlistak
- Ondarruko Txikitero Sozialdemokratak
- Ondarruko Falange Española del Chiquito
- Liga Zerbezero-Demokrati
- Kalimotxozale Republikanun Frenti
- Lehenengo Txortaldixe Braianeko Komunetan Eibenan Talde Nostalgiku

(atxiki nahi daben taldik emoti dakarrela euran ixena hamentxe)

Ta hau zeuen fotologetan eta blogetan ipintxeko:

---------------------------------------

Breaking News – Azken berriak:

Notizixa agentzixan arabera jenti hasi de beran buru braianeko pertsiana lotu eta gose greban. Itxuri danez gixon batek jaxak amatxu zinetik daru bertan protestaten (eztakiau jaxak amatxu zilako ero braian ez botateko). Kresta kolorin bateaz eta mikrofono bateaz ei da. Oe, oe, oe, esaten ei dau bakarrik.

7 Comments:

Anonymous Anonim said...

Aitzol Aramaioi buruzko artikulo bat:
http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Regreso/paisaje/familiar/pesquero/Ondarroa/elpepiesppvs/20080510elpvas_11/Tes/

6:50 a.m.  
Anonymous Anonim said...

Nitzako elkarrizketi ein bitzazue blogeako edo mendebaleko zeuen ataleako!

8:46 a.m.  
Anonymous Anonim said...

Lenako denporak hobia zinin dudaik bada be: http://www.gaztezulo.com/gaupasa_view.php?uuid=29

8:52 a.m.  
Anonymous Anonim said...

Kargotu zaze datiaz? 2003, 5 urte putan zelan aldatu dan...

8:55 a.m.  
Anonymous Anonim said...

Tropan morala altzateko, hitzako forutik atata:

110.:ba nik pentsaten dot ayumi mozkor batuaken be eztabela nahi
114 Auminyulinblak:110ai: Mozkor Batuakekuk Krak hutsak diz, eztakat horrekin konpetiuteik (asmoik bez) Makiña bat bidar amatxurot tripako miñakin eurak idatzitxakuk irakurten. Jelikopteru, Jelskinak,... bañe bueno beti da elkarlaneako ati zabalik.

9:42 a.m.  
Anonymous Anonim said...

Ondarruko Urrezko Solteruk be manifesture atxikitzen ei diz.

2:14 p.m.  
Blogger Jusper said...

EAP-PPV (Eusko ALderdi Parrandista -- Partido Parrandista Vasco) ere atxikitu egiten da.

3:09 a.m.  

Trimiteți un comentariu

<< Home