miercuri, august 06, 2008

JAXETAKO URTeROKO MANIFESTU
(bueno, aurten da lehenengoko urti hau etxen douena, baine espero urteroku bihurtzi)

WELCOME TO ONDARVELLA

FEISMU EZTA MODAN ONDARRUN

Hainbeste obra, hainbeste gauza elegante, elegantiei. Jesus Gil-en Marbella emoten dau honek. Lehen bagenkigun Itsas Aurrea ezin zala sartu afeita baik eta txandalaz. Ha elitin zoni zan, coto zerrau. Baine bueno, herrixe geuri zan eta hobeto pijuk Itsasaurreko gethun entzerrata eukitxi.

Baine pijuk (pijazuk!) udaletxea aila dizenetik benetako perzekuzinoi etniko bat daz aurrea eruten. Ya kantxope errebueltatik ezileike pasa aizkolari estiloko alkondariaz, mahunezko prakakin, txapelaz ero uli koipeztatute baakazu. On txikiterun ekosistemi mugatzen da Anaita eta Handik Hona (bueno, jatorrizko grafixi errespeta ezkio Andik Ona, beiko mine, ezta? Kuriosidade guapuauak be baraz herrixan: ar’antzale, adibidez). Udalak onartu daben dekreto bat eta gero, andra nausixak ezileikez jun plaza berdura goni deporteko zapatilla zurixakin konbinata. Terminantemente prohibido. Plaza Berduri direktamente kentzeko asmu dakarre, baserritxarrak usain txarra ei dakarrelako. Eta Saturraneko paseun derrigorrez takoidun zapatakin ibili bir diz andrak. Gixonak trajiaz, klaro.

Jel-Skin talde paramilitarrak gabitan kalea urteten dabe mozkorrai palizak emotea. Atrapa eta lekatxoko bidin lagatetxuez, “hamen zazelakun, han” paparrin idatzitxe. Taberna askotako atitan “limpia Ondarroa” pintada amenazantik agertu diz. “Garbitxu Ondarru” eta “Ondarrutar feuk garbitxu” bebai.

Eta honarteko txarrena, lasunak feuk eiriz eta euran ordez koloretako arrainak eiruz botatea errixure (merkadillun erositxe igual. A todo esto, merkadillun eoten da ondiokan animalixan puestillu? Perikito bat urte asko bixi dela baekixen, zeatxik etortezan puestilluko gixona bi astin behin? Baekixelako aste baten ume sadikuai saldutako titxak eta perikituk hurrengo asteako deskuartizata euazela. Hori ezta inducción al asesinato?) Bueno, peloti juten gasku. Gatozen harire. Lasunak kendu ezkio, zeintzuk jangotxuez gure kakak? zeinek erango gure txixarrekak? Zerren gainea eingo dabe zubitxik salto gure umik udako arratsalde aspergarrixetan?

Ba hoixe, Ondarrun feismu eztala modan eta honek Marbella emoten dabela!

Ondiokan zeoze pasabire hainbeste farola eta hainbeste trastoaz. Baten bat itsotu ero…


Ongo jaxetan gogoratu kanpotarrai esati: Tourist remember: Udaletxea en euskera significa urinario público.

-------------------------

Konture eztatorren beste tema bat.

Eztai sekule konta douen, baine gure lokala udaletxe zaharrin da, beste hamaike taldenaz batea. Leko gitxi danez, lokala Ondarruko Friki Progresistan (OFP) taldiaz konpartiu bir dou. Jente xelebri diz, egixe esan. Gauza raruk eitxetxuez. Zapatutan Rolin jokatzeko batzen diz Valledeloscaidosen. Daduk bota eta igual batei kajero bat erreti tokaten gako, ero beste batei elixan pintada satanikuk etxi.

Hau ez geunke konta bir, baine askotan euran paperetan kotilleaten ibilitxen ga (beste talde bateaz lokala konpartiuten daben erozeinek etxen dau hau, ez?) eta ontzungun topa gendunez, itxuri danez nobela fantastiko-politikon bat idazten daz. Argumentu hauxera: Boterik korronpiutako tipo bat, Aranbarri, monstruo bihurtzen da, Arangollun. Eta urtik pasatetxuz kuebetan bixitzen, beran altxorraz (udalaz) obsesionata. Atzanin lortzen dau altxorra berreskuratzi. Ze pasaten da hortik aurrea? Liburu laste Zurrumurrun eta igual Idiakezenin be bai.