sâmbătă, noiembrie 29, 2008

Geure kontrako difamazinoik

Prentsa kontserbadori geure kontrako kanpaina mediatiko bat etxen dabil. Ikusi bestelan Deian publikatako hau artikuluau:

Narko-gerrillak Gorozkikako basoan
Josu Jon Agirregomezkorta
Ajuriagerra | Gorozika (Ondarroa)

Duela hilabete batzuk Mozkor- Batuak Milizia Insurjenteak deituriko taldeek Gorozikako lurrak hartu zituztenetik terrorea zabaldu da hango b
iztanleen artean. Hasieran gorozikarren babesa lortzen saiatu ziren tade hauek, gaur egun euren boterea inposatzen dabiltza inguruko baserrietan. Euren indarra sagardoaren eta txakolinaren merkatu beltzean lortu duten leku garrantzitsuaren bidez sendotu dute, eta baita bahiketen bidez lortutako dirutzekin. Mirentxu Betancourt hiru astez egon da MBko milizien eskuetan, «Oso sekuestro gogorra ixan da, eztoskun baketan be lagaten. Goxe guzti ardau eraten, bazkalostin musin jolastu bir, eta afaldu aurretik atzeabe txikiteu. Ardaurik eran nahi ez banai sanetan injekta etxetzen». 3 aste drogatuta pasatu ondoren, Mirentxu Betancourt Alkoliko Anonimoetan dago orain, berreskuratzen. «Batez be Gozikan lagatxuazen familixakuk preokupaten nabe, egunero txikiteu en bir eta musin jolastu bir… eztai aguantako daben!».
Milizia hauek Ondarroako herria hobetu eta edertuko lukeen proiektu baten aurka daude, alde zaharraren birmoldaketaren kontra hain zuzen ere. Proiektu horretan herriko tabernarik marjinalenak botatzea aurreikusten da. Udaleko arduradun baten arabera, «gure udaleko diseñadorik estetika barri bat emongotse herriko zentruai, estetika fresko eta moderno bat. Eta klaro, turismu bultzatu nahi bada, estetika diferenti dakarren tabernak beste leko batea erun biko diz. Guk eztakau ixe horren kotxinuon kontra, baine gonbitxatea ba juti dakarrea portuko Bar Puertoa ero. Bakotxe beran lekun».

Azken asteotan egoera lasaitu egin bada ere, Gorozikako mozkor-miliziek sarraski handiak egin izan dituzte aurreko hilabeteetako larunbat gauetan. Honen aurrean, eta milizianoak arrapatu nahian, Ondarroako Udal Gestorak mendian izkutatuta dauden milizianoen etxeak behera botatzea aurreikusten du, «eta euran aldekuk batzen dizen tabernak, kultur elkartik eta antzeakuk be bai. Entornu presionata babesa galtzen jungo diz». HErritar asko derribo selektibo hauen kontrako sinadurak biltzen dabil.

Herrian sortu den tentsio hau umeengan ere nabaritzen da. Azken egunotan Ondarroatik paseatzen duen edonork ikusiko ditu ehundaka ume-komando globo gerra egiten. « Zubi Zaharreko eta Zaldupeko umik hasi zin geure ume kotxauai globuk botaten Itsas Aurren trankil trankil jolasten euazela» azaldu zigun Txomin Agirre Ikastolan umeak dituen guraso batek. «Etxin entzuten eta ikasten dabena kalin praktikaten dabe gero. Halantxenik hasten diz eta gero Gozikan amaitzen dabe, milizixetan, fusile eskutan hartute.» Globo gerra honen lehen biktima J.M. A. D. 5 urteko haurra izan da. Iturri ofizialek diotenaren arabera, ume hau igande iluntzean ospitalizatu behar izan zuten arnasketarako arazo larriekin beste ume batek globo batekin asfiziatu nahi izan eta gero. Itsas Aurreko jolas parkea itxita egon da egun batzuetan, gertakari hau dela eta.

Egoera larri honen aurrean, Ondarroako Udal Gestorak globoen biktima diren umeak babestuko dituen udaltzaingoaren brigada berezi bat sortu du. Udaltzain berri hauek herriko jolas lekuetan zehar ibiliko dira, eta umeak ez beldurtzeko disfraz bereziak eramango dituzte. «Umiai asko gustaten gakoen pertsonaje batzun eta udal gestorako buru dan Felixen estetikan inspiratako disfrazak ixango diz, holan umik herriko autoridadikin familiarizaten juteko eta udaletxi errespetaten ikasteko», aitortu digu Ondarroako Gestorako Moda Diseinatzaile Ofizialak.



Sagardauaz trafikaten douela, hori esan enbire gero ee!! Baine geu be ez ga geldik eon, geure zerbitzu sekretutakuk ixaldu douz udaletxea dokumento batzuk ostutea eta tartin hurrengo hauteskunditan Gestorik eingo daben kanpañi topa dou. Pilo bat diro duz gastatea ahalik eta rebista gexenetan portadan Felix agertzeko. Hamen adibide batzuk:


Ta on umore intelijenti:

Kontzejal popular baten abentura ditxaratxero gexa:


Eta hamen herriko fenomeno batzun bideu. Honek gaztik bixkat fatxak diz (euzko jeltzaleak gara, batzokian batzen gara), baine ondo jausten gaskuz, asko edaten dabe eta. Jaxetan demostraben:



A, eta geure lakoxik ixan nahi daben batzun bloga:

www.coleguismuondarrun.blogspot.com